XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beha gure inguruan.

Pantxika eri da klinikan. Gau eta egun, ait-eta ama han ditu ondoan, aldizka.

Ez ditazke egon beren haurraren ganik urrun.

Elizak seinalatzen du, Jainkoa gure artean bizi dela.

Ezagutzen dituzu bertze seinale batzu?.

KONPRENI ZER DION JAINKO JAUNAK

1. Huna zonbat maite gaituen Jainkoak: gurekin nahi du egon beti.

Jaun guziz saindua da.

Nahi dauku bere bizian parte eman.

2. Jainkoak bere Semea emaiten dauku: Jesus, Jainkoaren Semea, gizon egin da; Jainko guziz sainduaren bizia ezagut-arazten dauku.

3. Jesus, guziz saindua, gure artean bizi da.

Haren baitan sinesten duten guziek badute betiereko bizia.